XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamaseigarrenean aidanez bihar estreinatuko da Donostian
Hernani
Hamaseigarrenean aidanez Euskal Telebistak ordainduz Andu Lertxundik zuzendu duen euskara hutsezko lehen filmea bihar estreinatuko da Donostiako Victoria Eugenian.

Jakina denez hiru euskal nobela berri pantailara eramateko ekin den projekto baten lehen emaitza da bihar eskainiko den pelikula hau, beste biak Ehun metro eta Zergatik Panpox aurki plazaratzeko moduan izango baitira.

Anduren filmea izenburu bereko bere nobelan oinarritua da.

Domingo deitu apostulari baten bizitza eta batipat heriotza kontatzen du eta bere adiskidea den Korneliorena, paraleloan eta kontraste modura lehenaren emaztea den Martzelinaren izakera erakutsiz.

Ehun milioiko presupostu batekin rodatu dira hiru filmeak eta bakoitzak ordubete iraungo du.

Bihar estreinatuko den filmearen protagonistak Felipe Barandiaran (Domingo), Kontxu Odriozola (Martzelina) eta Mikel Garmendia (Kornelio) dira.